Nor gara?

Irriargi, Goierriko familien elkartea da eta bizimodu kontzienteago baten alde egiten du lan.

cropped-logo-berria22.png

Bestelako informazio bat zabaltzeko eta esperientziak konpartitzeko beharraren ondorioz, 2010. urte hasieran biltzen hasi ginen.

Elkarteak, elkartzeko gune izan nahi du, familien arteko bilgune bat izateko sortu da.

Interesa duen edonork, gure elkarteko bazkide egiteko aukera du, hala ere, erabat irekia da eta ez dago zertan bazkide egin beharrik.

“Bizimodu kontzienteago baten alde, ekimen desberdinak antolatu behar dituen elkartea. Gurasoen topaketak antolatu, interesgarri diren gaiak landuaz; edoskitze taldea martxan jarriz eta indartuz… bai barrurako baina baita kanpokoei ateak irekita utziz, interesa duen beste edozeini parte hartzeko aukera eskainiz.”

 

BAZKIDE egiteak honako onurak dauzka:

– IRRIARGIN hartzen diren erabakietan parte hartzeko aukera.

– IRRIARGIN egiten diren ekintzetan lehentasuna eta deskontuak izateko aukera

Bazkide egiten denari, lan egiteko gogoa, eta ahal duen heinean konpromisoa eskatzen zaio.

BAZKIDETZARI buruzko informazioa hemen:

Izena(beharrezkoa)

Zure E-posta(beharrezkoa)

Telefonoa(beharrezkoa)

Iruzkinak

Bazkide egin gabe, gure ekintzen eta dokumentazio interesgarrien berri izan nahi baduzu, egin zaitez KIDE, honako formularioa betez:

Izena(beharrezkoa)

Zure E-posta(beharrezkoa)

Telefonoa(beharrezkoa)

Herria(beharrezkoa)

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude