Helburuak

children and nature cartoon illustration

1º.- Laguntza ematea aita, ama eta familiei, eduki dezaten bizitza-aukera askea, arduratsua, kontzientea eta koherentea erditzeetan, jaiotzetan, hazkuntzan eta hezkuntzan, eta aukera hori izan dadila duina eta begirunezkoa protagonista guztiekin.

2º.- Amatasunaren, aitatasunaren, hazkuntzaren eta hezkuntzaren esparruko informazioa biltzea eta zabaltzea, eta bidea erraztea informazio horretara, era erraz eta argian, beren haurrak hazten ari diren emakume, gizon, ama, aiten eta haurren osasuneko profesionalei eta nahi duten guztiei, laguntzeko eduki dezaten erabakitzeko aukera askea, kontzientea eta arduratsua.

3º.- Hausnarketarako bidea zabaltzea eta analisia sustatzea, topikorik eta aurreiritzirik gabe amatasunari, hazkuntzari eta hezkuntzari dagokienez, eta zabaltzea zein garrantzizkoa den amatasuna emakumeen gizarte- eta espiritu-eraldaketarako, bai eta zein inplikazio eta ondorio dakarren gizartearen maila guztietan.

4º.- Gizarte-sareen antolaketa sustatzea, beren umeak hazten ari diren emakume, gizon eta familiek elkarri laguntzeko bideak gara ditzaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude