EDOSKITZE TAILERRA

Elkar laguntzeko espazio bat da Edoskitze tailerra. Edoskitzearen inguruan hitz egiteko, haurdun dauden emakumeek, amek, aitek, haur jaio berriek, familiartekoek eta lagunek konpartitzen duten espazio bat da. Amagandiko edoskitzearen inguruko zalantzak eta kezkak azaldu, zailtasunak eta poztasunak partekatu eta informazioa eta esperientziak konpartitzen ditugu. Umeen loa, elikadura osagarria, kolikoak, edoskitzea eta lana, titia kentzea, aitaren papera, hartualdien erritmoa… hainbat dira edoskitze tailerretan lantzen ditugun gaiak.

EdoskitzeaTailerrak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egiten ditugu eta sarrera doakoa da.

Beasaingo osasun zentroan

Urriak 29 (asteazkena)

Azaroak 12 eta 26 (asteazkenak).

Abenduak 10 (asteazkena)

Ezagutu nahi bagaituzu, zalantza edo laguntza behar baduzu, zatoz IRRIARGIKo doako edoskitze tailerretara, zu bezalako beste ama batzuk topatuko dituzu, elkar lagundu eta beharrezkoa den informazioa partekatzeko prest.

Kontsultak ondorengo bideetatik ere egin daitezke: edoskitzeaholkularitza@irriargi.com

Mila esker,

Irriargi Elkartea

 

Edoskitze astea 2012: argazkiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude