V. Amagandiko Edoskitze Argazki Lehiaketa

Urtero bezela martxan da Irriargi Elkartetik antolatzen dugun Edoskitzearen inguruko argazki lehiaketa. Animatu eta parte hartu irailaren 11 baino lehen!!!

2017ko Edoskitzearen Argazki lehiaketaren kartela

Lehiaketaren Oinarriak pdf formatuan euskaraz eta gazteleraz (30,8 KB)

 

LEHIAKETAKO OINARRIAK

  1. SARRERA

Irriargi amagandiko edoskitzea eta gure seme-alaben errespetuzko haziera babesten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Amez eta aitez osatutako talde bat gara, eta erabaki genuen elkartzea, elkarri laguntza emateko eta beste emakume eta familia batzuei babesa emateko. Gure helburu nagusia da familien, amen eta aiten arteko sare bat sortzea; sareko kideen ardura eta kezka izango dira haurdunaldia, erditzea, amatasuna, erditze ondoko aldia, amagandiko edoskitzea, atxikimenduzko haziera eta gure seme-alaben heziketa prozesuak, eta gai horiek biziko dituzte bete-betean, informatuta, ardura osoz eta kontzienteki. Emakumeek eta gure seme-alabek bizi izan ditugun eta oraindik bizi ditugun mitoak eta aurreiritziak desterratzen ahalegintzen gara.

 

  1. LEHIAKETAREN SUSTATZAILEA

Irriargi, bizimodu kontzienteago baten aldeko elkartea.

 

  1. PARTE HARTZAILEAK

18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte. Epaimahaiko kideek eta beraien senitartekoek ezingo dute saririk jaso.

 

  1. GAIA

Amagandiko edoskitzearekin erlazioa duten argazki original eta argitaratu gabeak aurkeztea da lehiaketaren xedea.

 

  1. AURKEZPENA

Argazkiek amagandiko edoskitzearekin erlazioa izan behar dute, eta ondorengo bideetako bat erabiliz entregatu behar dira:

  • Email bidez: lehiaketak@irriargi.com helbide elektronikora bidali behar dira, jpg formatuan. Bertan, parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta lehiaketan parte hartzen duen pertsonaren posta elektronikoa adierazi behar dira.
  • Facebook bidez: partekatu argazkia bertan “Irriargi Elkartea Goierri” aipatuz.

 

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea. Argazkiak aurkezteko epea 2017ko irailaren 11an bukatuko da.

 

  1. EPAIMAHAIA

Ondorengoek osatuko dute epaimahaia:

Alzuri argazki dendako argazkilari bat.

Fotoetxe argazki dendako argazkilari bat.

Meet me in the north argazki dendako argazkilari bat.

– Beasaingo anbulatorioko emagin bat.

 

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta 2017ko urriaren 7an emango da jakitera, Irriargik antolatuko duen Mundu mailako Amagandiko Edoskitzearen Astearen barruko Edoskitze festan. Data honetatik aurrera, Irriargi elkarteko web orrian (www.irriargi.com) ere emango da epaimahaiaren erabakiaren berri. Irabazleei egun batzuk lehenago jakinaraziko zaie.

 

  1. SARIAK

Hiru sari emango dira:

 

Goierri saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da parte hartzailea goierritarra izatea. Sariak 2017ko urriaren 7an banatuko dira, Beasaingo Igartza Monumentu Multzoko burdinolan, Amagandiko Edoskitzearen festan. Bertaratzerik ez dutenek saria beren etxeetan jasotzeko aukera izango dute.

 

  1. ARGAZKIAK

Lehiaketara aurkezten diren argazkiak Irriargi elkartearen jabetzan geldituko dira. Elkarte honek argazkiak publikatzeko aukera izango du, betiere, egilearen izena aipatuz. Argazkiak ez dira inola ere bueltatuko eta amagandiko edoskitzearen babes eta zabalkunderako erabili ahal izango ditu Irriargik.

 

  1. ERAKUSKETA

Aukeratutako argazkiekin jendaurreko erakusketa egingo da urriaren 7an bertan, Igartza Monumentu Multzoko burdinolan ospatuko den Amagandiko Edoskitzearen festan. Argazkiak ikusgai egongo dira bertan urriaren 22ra bitarte. Data honetatik aurrera, erakusketa Goierriko hainbat herritara eramango da.

 

  1. AURKEZTUTAKO ARGAZKIEN ORIGINALTASUNA ETA EGILEA IZATEA

Parte hartzaileak aurkeztutako argazkien irudi eskubide eta jabetza intelektualari buruzko legezko xedapenak betetzen dituztela aitortzen diote lehiaketaren sustatzaileari, eta erantzun beharko diete obligazio horiek ez betetzeagatik lehiaketaren sustatzaileari berari hirugarrengoen mesedetan sor dakizkiokeen ekintza, erreklamazio edo bestelako auzik eragindako diru kalteei.

 

  1. JABEGO INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK LAGATZEA

Jabetza intelektualaren legearen testu bateginaren babesean (apirilaren 12ko 1/1.996 legegintzako errege dekretuak onartu zuen), eta kontuan izanda egindako obrak intelektualki babestu daitezkeela, lehiakideek sustatzaileei esklusiban lagako dizkiete obren banaketari, finkapenari, erreprodukzioari eta komunikazio publikoari dagozkien eskubideak, Irriargik publizitatea egiteko edo helburu sustatzaile, dibulgatzaile edo identifikatzailetarako erabil ditzan. Dena dela, obren osotasun-eskubidea babesteko helburuz, eraldatze-eskubidea laga ahal izateko ezinbestekoa izango da lehiatzailearen adostasuna eta baita argazkietan agertzen diren pertsonen baimena ere.

 

  1. DATU PERTSONALEN BABESA

Datu-basea osatuko da jasotako datu pertsonalekin. Datu-base hori Irriargirena izango da. Fitxategiaren ardura duenez, Irriargik bermatzen du Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta aplika daitekeen gainerako legedia beteko duela. Lehiakideek sartzeko, aldatzeko, deusezteko edo aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute, adierazitako helbidera bidalitako gutun idatziz (NAren edo egoitza baimenaren kopia erantsi beharko dute), edo, bestela, info@irriargi.com helbidera mezu elektronikoa bidalita (erreferentzia: irriargi). Irriargik badu nahikoa segurtasun-neurri datuen segurtasuna eta isilpekotasuna ahalik eta ondoen bermatzeko. Fitxategi horren helburua da lehiaketan parte hartzea bermatzea eta lehiakideei beren intereseko eskaintzak edo jakinarazpen publizitarioak helaraztea.

 

  1. AZKEN ERABAKIA

Epaimahaiak suertatu daitekeen edozein gertakari ebatziko du. Erabaki hori ezingo da atzera bota. Lehiaketaren antolatzaile den Irriargi elkartea ez da suertatu daitezkeen ezusteko galeren erantzule egiten. Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea dakar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude