Ainara Azpiazu Aduriz (Axpi)

Gaurkoan aspaldi egin behar genuen kontu batekin gatoz,

Iaz, Irriargin gauzatu genituen jardunaldi batzuen karteletan irudi polit bat erabili genuen, eta nork egina zen jartzea ahaztu zitzaigun.

Hemendik barkamena eskatu nahi dizugu, Ainara, eta ESKERRIK ASKO horren lan polita egiteagatik!

iRRiaRGi elkartea

5 thoughts on “Ainara Azpiazu Aduriz (Axpi)

  1. oianis

    Asko sentitzen det Ainara, nik egin nuen kartela duela urte bete inguru edo…egileari molesta ziokeenik pentsatu ere ez nuen egin, ez nuen hortan pentsatu, irudiak maitemindu egin ninduen eta bi aldiz pentsatu gabe hartu nuen, ez zitzaidan burutik pasa ere egin zure lekuan jartzea… Hala ere, nahiz eta honek ez duen ezer konpontzen, kartelak ez genuen batere zabaldu, ekintzek ez zuten batere arrakastarik izan eta bertan behera gelditu ziren. Sentitzen dut gertatutakoa, bihotz bihotzez…

    Besarkada bat,

    Reply
    1. Ainara Azpiazu

      Kaixo Oianis,

      Lasai, nexka, ikusten dut batere intentzio txarrik ez zenuela. Poz handia ematen dit nire irudiareki MAITEMINDU izana, ederra baita benetan. Lasai, lasai. Ikusten dut jende jatorra zaretela eta poza ematen dit nire irudia gustatu bazaizue, erabiltzea! Inporta zaidana da, erabiliz gero, nire izena azaltzea, besterik ez, errekonozimendu txiki bat sortzaileari, horixe da!

      Esan bezela, ikusten dut jende jatorra zaretela eta buelta polita eman diozue asuntoari, beraz, pakean sentitu, benetan. Mila esker, bihotzez jaso ditudalako zuen mezuak eta esan bezala, honi esker zuek bezalako jende jatorra ezagutu dudalako. Batzuetan gai honen inguruan ezjakintasuna dago, eta normala da hasiera batean ez konturatzea irudia erabiltzeak inportantzia izan zezakeelaz niretzat. Borondatea badago, denok ikas dezakegu zerbait horrelako gertaera batekin.

      Muxu handi bat eta besarkada bero bat zuri eta baita Irriargiko lagun guztiei ere, bihotz bihotzez!!!

      Reply

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


2 − one =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>